XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zernairik ikaster
emana zen Xabier
margogintzan zen-ber.

Kantituz araber
goi-eskolara irritsan beti zen ager.

Xabier at ikastera antsiaz zegonin,
amerikar zitzaion ahaide bat jin.

Arrimeneko txanda, auxen lengusuain!
Amets gozo au ola ahal zun betegin.

Nor den ere edozein
legio onek tilin.

Batera dirukin,
izatez margogin,
zoriontzu litzakean erti onekin.

Bi gurenda garatu emen tzagun ezar,
noiz eta bi laukiekin, edertun ausar,
airosik bi erakustan ardiets zuen sar.

Madrid ta Parisen zan au gerta bear.

Ta au ez zen bakar:
Zelarik eskoliar
nola den usutiar,
aurrendu zun azkar:
Areagoko omena zun asturuk ekar.

Biziak errirantza berriz eragina,
ingurubil zun ospen bildu zuena,
orok miretsirikan arek zekiena.

Ainbatez zen sanorik erti bikaina.

Gastatu duena
diru ta alegina
beti bedi aina:
dezan ondorio ona.

Ola, ba, zen doaturik Ziga'ren sena.

Minki tiratzen zañak eusko gauzer eutsi,
zularik ikas-bearrak zoriz erbestazi.

Atxikirik egonik luzaro Paris'i,
Iruñat zen itzuli oyez Iruñ-txori.